sábado, 4 de junio de 2011

Mobilizazioak aitzinera Metal-Merkataritzaren hitzarmenaren alde

Maiatzaren 26an, Metal-merkataritzaren enpresa-batzordeetako kideok eta ordezkariok elkarretaratu ginen bi enpresaren ateetan, bi enpresa horiek giltzarri baitira sektore honen hitzarmen kolektiboa aitzinera ateratzeko edo bertan geldirik geratzeko.

Sindikatuok mobilizazioen ildotik jarraituko dugu; eta, hortaz, datorren ostegunean, EKAINAK 9, ordezkariak hasiko dira, eta gero —19:30— ordezkariek bat eginen dute gainerako langileekin C.E.N. EGOITZAREN AITZINEKO ELKARRETARATZE BATEAN, eta 20:00etan BILTZAR OROKORRA eginen da Zaragoza etorbidea 12ko Bilkura Aretoan.

Sindikatuen proposamena erabat zentzuzkoa da. Gure eskaera %6ko soldata-igoerakoa da hiru urtetan (%2 urteko). Horregatik, bederen, enpresak ez dira hondatuko; are gutxiago kontuan hartzen badugu hitzarmenaren salbuespen-klausula; zeinaren arabera, enpresaren egoerak hala eskatzekotan, soldatak hitzarmenaren eraginpetik bereizteko aukera baitago.

Arazoa ez da hori. Arazoa oso bertzelakoa da, eta ipuinean bezala otsoak bere hankatxoa erakutsi du ate azpitik. Hona hemen patronalaren ordezkari batek maiatzaren 26an bertan EFE agentziari eginiko adierazpenak:

“Patronalak proposatzen duena soldaten nolabaiteko neurritasuna da, eta igoerak izatekotan oso apalak izanen balira, horiek ere onartuko lirateke, baina beti ere antzinatasuna berraztertu beharra dago”.

Langileok hori ez dugu onartuko, eta behar bertzeko neurriak hartuko ditugu halakorik gerta ez dadin. Antzinatasuna ez da diru-osagarri hutsa, balore etikoa baizik; horren bidez aitortzen baitzaio langileari urtetan egin izan duen ekarpena enpresaren garapena lortze aldera.



EKAINAREN 9AN: DENOK C.E.N. AITZINERA!
DENOK, 20:00ETAN, LANGILEEN BILTZAR OROKORRERA!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.